Bera Bera

Select your language

Gaur goizean Kirol Etxean Bera Bera Eskubaloiaren jokalari berri bezala aurkeztu da. Amurriotarrak bertan sinatu du Klubarekin lotzen duen kontratua, printzipioz denboraldi baterako lotzen dituena. Prentsa agerraldia Klubeko arduraduna, Amaia Ramirez, buru zela hasi da, Eli Pinedo bera alboan zuela, ilusioz beterik Bera Berako jokalari berria izateagatik. Amaia Ramirezek “urguiluaz” hitz egin du Pinedoren kontratazioaz aritu denean. Baita ere, taldeari emango diona nabarmendu du “Guztiz erakutsita duen maila altua eta dudatik kanpo dagoen konpromezua”. Eli Pinedok bestalde, ilusioz beterik Bera Beraren kamiseta hartzean, aitortu du “Bera Beratik irten nintzenetik, urtero urtero pentsatu izan dut bueltatzea. Hemen hasi zen dena, eta itzultzea neretzat ametsa da. Etxera bueltatzen naiz, hemen beti horrela sentitzen naizelako”. Bere kirol ibilbidea duen jokalari batentzat, ez da inundik ere atzera pausoa Bera Berara itzultzea. “Ezta gutxiago ere. Hau taldea handia da, eta aurtengo ibilbide bikaina hurrengo urtean are eta hobea izan dadin laguntza osoa emateko nator”. Bukatzeko, extremo internazionalak Reyes Karrereren irudia nabarmendu nahi izan du “Dudarik gabe bera entrenatzaile izateak ere erabakia errazagoa egin du. Hasi nintzenean, berak babesa eman eta gehien erakutsi ninduena izan zen. Horregatik, bere albora itzultzea ere berezia izango da”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores