Bera Bera

Select your language

Bera Beraren harrobiko taldeentzat partiduz beteriko aste bukaera berri bat dator. Pasa den jardunaldiko partiduak oso zailak izan baziren, jardunaldi berri honetakoak ere ez dira batere errazak izango. Infantiletatik, A taldeak bakarrik jokatuko du, B taldeak Egiaren aurka jokatu behar zuen partidua atzeratua izan baita. Bera Beraren arerioa Andoaineko Leizaran B izango da, Foru Aldundiaren Txapelketa honetako liderra. Hala ere, gure neskak bi puntura bakarrik daude, eta igandean 10:00etatik aurrera Bidebietan, sailkapenean harrapatzen saiatuko dira. Kadeteek eta jubenilek arerio berbera izango dute oraingoan, Ermuako Errotabarri. Lehenengoek 15:45etan jokatuko dute Miguel Angel Blanco Kiroldegian. Bere multzoan berdintasun asko dago, eta lehia hau ere oso parekatua izango da. Jubenilak 18:30etan irtengo dira kantxara. Bizkaitarrak indartsu dabiltza, baina sorpresa emateko gai dira Bera Berakoak. Bukatzeko, seniorrek 16:30etan jokatuko dute larunbatean Portugaleten Jarrillerasen kontra. Mailako liderrak, portugaletekoak oso arerio gogorra izango dira. Bera Bera bere hutsuneak aprobetxatzen saiatuko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores