Bera Bera

Select your language

Pasa den martxoaren 2an, Baionan Aviron eta Bera Beraren arteko kolaborazio hitzarmena berritu zen, 2003ko abenduaren 17tik martxan dagoena. Bertan bi kluben arteko kirol kolaborazioaren puntuak adosten dira, eskubaloian eta errugbyan erabiliko direnak. Hitzarmen honen berritzean pertsona hauek egon ziren: Philippe Ducase, Aviron Bayonnais Omnisports-eko presidentea, Bera Bera Errugby Taldearen presidentea, Fernando Diez Mintegi, Aviron Bayonnais Handballeko presidentea, Daniel Bona, eta Bera Bera eskubaloiaren presidentea Amaia Ramirez. Akordio honen berritzea urtebeterako izango da, eta aspektu hauek ezartzen dira. Alde batetik, bi klubek konpromezua hartzen dute, entrenamendu komunak egiteko, lagunarteko txapelketak eta partiduak antolatzeko, teknifikazio kurtsoak egiteko, eta bi kluben artean jokalarien zesioak egoteko. Besteak beste, gaur egun Ainara Luque Bera Beraren jokalariak Avironen utzita jokatzen du. Gainera, bi klubek konpromezua hartzen dute datu baseak konpartitzeko, bideoak, eskubaloieko gertaera garrantzitsuak jasotzeko antolakuntza elkarrekin eramateko... hau dena Kontseilu Tekniko batek kontrolatuko du, proiektuaren jarraipena egingo du alegia. Kontseilu hau Klub bakoitzeko bi pertsonek osatuko dute, eta hiru hilabetean behin batuko dira. Horrela, Bera Berak eta Avironek eskua ematen dute etorkizunean elkarrekin aurrera egiteko, eta elkarlanean egunez egun hazteko eta kirol maila hobetzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores