Bera Bera

Select your language

Aste bukaera honek Bera Berako taldeentzat era guztietako emaitzak ekarri ditu; garaipen bat, porrot bat eta berdinketa bat. Hori izan da harrobiko taldeek jokatutako partiduetan izandako balantzea. Bera Bera B taldeak jokatzen duen Gipuzkoako Infantil Txapelketaren azken fasea gogorra izaten ari da. Donostiarrek partidu lehiatua jokatu zuten Ereintzaren aurka, eta borroka gogor baten ostean, puntu bat ekartzeko aukera izan zuten, 22ra berdindu ostean. Kadeteek bestalde, bigarren faseko lehen garaipena lortu zuten, Usurbil 26 eta 31ko emaitzarekin gainditu ondoren. Emaitza honek autoestima indartzeko balioko dio Bera Berari, maila hau handia geratzen ez zaiela erakutsi baitute. Bukatzeko, jubenilek burua makurtu behar izan zuten Autobuses Juantxu Kukullagaren kontra Donostian. Partidua oso lehiatua izan zen, eta gure neskek zerbait ona ateratzeko aukerak izan zituzten arren, azkenean puntuek Egiatik alde egin zuten 29-31 galduta.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores