Bera Bera

Select your language

10 egunez lehiatu gabe egon ondoren, Bera Berak bihar 19:00etan ABF Ligari ekingo dio berriro ere, Cleba Leonen kontra Bidebietan jokatuko duen partiduan. Lehiaketa erregularrean bi porrot jarraian jaso ondoren, eta amaitzeko bederatzi jardunaldi bakarrik falta direla kontuan hartuta, irabazteko beharra du taldeak arazoetan ez sartzeko. Eldarekin aurpegia emanda Erreginaren Kopan galdu ostean, donostiarrek egun asko izan dituzte animikoki eta fisikoki errekuperatzeko. Partidurako Alba Menendez ezezik, beste guztiak prest egongo dira. Jokalariek gogo izugarria dute orain dauden tendentzia negatibo horretatik irtetzeko. Horretarako badakite Castro eta Murtziaren kontrako partiduetan egon ziren hutsuneak ezin direla errepikatu, oso garesti irtengo bailitzateke. Kontzentrazio osoa eta defentsa indartsua beharko dituzte garaipenaren bidera itzultzeko. Ez gara erotu behar, taldea sailkapenean laugarren baitago, eta Bidebieta Castro ezik beste guztiek galdu dute. Sagunto, Alicante eta Elche bezalako talde indartsuak burumakur irten dire hemendik. Beraz, zelatuen babesean, gipuzkoarrak euren bertuteetan sinetsi behar dute, dakiten bezela aritzen badira garaipena lortuko baitute. Donostiara azken zortzi puntuetatatik bost lortu dituen Cleba Leon dator, etxetik kanpo oso arriskutsua dena. Elcheri galde diezaiotela bestela, gol bakarragatik irabazi ziona. Lehen itzulian Bera Berak euren kantxan berdinketa lortu zuen soilik, horrebestez, azken norgehiagoketako maila hobetzen ez bada, leonekoek ez dute oparirik egingo. Neguko merkatuan oso ondo indartu dira, Daria Ilina pibotearekin esaterako. Erasoan asko ematen dio taldeari, nahiz eta azkenaldian ezin izan duen jokatuko belauneko minagatik. Andre Mugosa Montenegroko laterala ere ekarri dute, Leoneko bere bigarren etapan maila ona ematen ari dena. Hala ere, izen propioez hitz eginda, Soraya aipatu behar, talde honetako pieza garrantzitsuenetakoa. Hala ere, postuz postu, Bera Berak kalitate gehiago dauka, eta ez dago aitzakiarik partidua irabazteko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores