Bera Bera

Select your language

Otsaileko azken aste bukaera ez zen ona izan Bera Beraren harrobiko taldeentzat, garaipen bakarra lortu baitzuten, eta lau porrot. Hala ere, animoak goran jarraitu behar du, hurrengo asteburuan ziur gauzak beste itxura bat dutelako. Horrela lan eginda, garaipenak ez dira urruti egongo. Lortutako garaipen bakarra Bera Berako infantilek lortu zuten Foru Aldundiaren Txapelketan. Bertan, gazteenek ez zuten arazorik izan Aloña Mendi B 21-12ko emaitzaz gainditzeko. B taldeak bestalde, ez zuen zorterik izan Gipuzkoako Txapelketaren estreinaldian, eta gol bakarragatik galdu zuen Elgoibarren kontra (21-22). Kadeteek eta Jubenilek Euskadiko Txapelketan estrainatu ziren baita ere, baina ezin izan zuten nahi bezala hasi. Bi taldeek galdu egin zuten Ermuako Errotabarri Eskubaloiaren kontra. 22-27 emaitza izan zuten kadeteek, 26-28koa jubenilek. Asteburu txar honek jarraipena izan zuen seniorren partiduan, euren ibilbide bikaina moztua izan baitzen Leizaranengatik. Andoainen 29-26 emaitza izan zuten, baina txarrena Maria Graciaren lesioa izan zen. Oraindik ez dakigu lesio horren larritasuna, baina Klubetik animo asko eta besarkada handi bat bidaltzen dizkiogu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores