Bera Bera

Select your language

Otsaileko azken asteburuak Bera Beraren taldeentzat partidu ugari ekarriko ditu. Infantiletako B taldeak, kadeteak eta jubenilak beren fase berriei ekingo diete, non beren mailetako txapeldunen artean txapeldun izaten saiatuko diren. Infantilen B taldeak Gipuzkoako Txapelketaren Azken Faseari hasiera emango dio Pasai Donibanen larunbatean 10:45etan. Arerio bezala Casa Astigarraga Elgoibar izango dute. A taldeak bestalde, Foru Aldundiaren Txapelketako bigarren lehia jokatuko dute igandean 11:30etan Bidebietan. Aurkaria Aloña Mendi B izango da. Kadete taldeak denboraldiaren bigarren faseari hasiera emango dio larunbatean 16:00etan Bidebietako polikiroldegian. Arerio gogorrak izango dituzte fase berri honetan, Euskadiko txapeldun izateko asmoarekin. Lehenengo aurkaria Errotabarri Eskubaloia izango da. Bere multzoan gainera Zuazo eta Usurbil daude. Euskadiko txapeldun izateko borroka jubenilek ere larunbatean hasiko dute. Errotabarri Eskubaloia izango da euren arerioa baita ere, baina kadeteak ez bezala, bisitari moduan arituko dira hauek. Partidua Ermuako Miguel Angel Blanco polikiroldegian izango da 17:00etan. Euren multzoan Aiala Zarautz eta Kukullaga Autobusak ere daude. Bukatzeko, seniorrak Andoaineko Allurralde polikiroldegian arituko dira larunbat arratsaldean 18:15etatik aurrera Leizaranen kontra arituko dira, zuzeneko arerioa dena. Bera Bera forma zoragarrian dago, eta bigarren postua lortzeko borrokan sartu daiteke larunbatean garaipena lortzen badu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores