Bera Bera

Select your language

Urtarrileko azken aste bukaerak Bera Beraren kadete eta jubenil taldeak gorenera altxatu zituen, Gipuzkoako txapeldun bilakatu baitziren bi taldeak, txapelketa zoragarriak egin ondoren. Orain Euskadiko talderik onenekin aritu beharko dira. Asteburuan harrobiko taldeek izan dituzten partiduak errepasatuko ditugu. Infantiletako lehen fasearen azkenaurreko jardunaldian, Bera Bera B-k beste garaipen eder bat lortu zuen 15-25 Egiaren aurka. A taldeak bestalde, ezin izan zuen garaipenaren bidean jarraitu, eta Bidebietan 10-12 galdu zuen Ereintza B-ren kontra. Horrela, jardunaldi baten faltan, B taldeak bere sailkapena lortua du Gipuzkoako Txapelketaren Azken Fasea jokatzeko. A taldea bestalde, Foru Aldundiaren Txapelketa jokatu beharko du, non faboritoetako bat izango den. Kadeteak bestalde, ligako ibilbide zoragarriari behar den amaiera eman zioten, 15garren garaipena jarraian lortuta, kasu honetan, Ordizia aski errez 33-8 gaindituz. Gipuzkoako txapeldun, orain Bizkaiako txapeldunen aurka jokatuko dute, gero Euskal Ligako sei talde onenen kontra aritzeko. Jubenilek ere irabazi egin zuten, Pulpo 23-28 gaindituz. Ligako ibilbide bikain baten ostean, Gipuzkoako Txapelketan jaun eta jabe izan dira. Orain, kadeteak bezala, Bizkaiako txapeldunen aurka arituko dira, eta gero Euskal Ligako sei talde onenen aurka. Bukatzeko, igandean seniorrek beste aste bukaera on bati amaiera ederra eman ziote, azken sailkatua solbentziaz gaindituz (27-20).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores