Bera Bera

Select your language

Bihar 19:00etan Bera Bera Eskubaloiak ligako lehen itzuliari amaiera emango dio Mar Saguntoren aurka, hirugarren sailkatua. Gipuzkoarrak, Erreginaren Koparako txartela lortuta, orain lehen itzulia hirugarren amaitzen saiatuko dira. Horretarako bere zaleek ematen dioten indarrari eutsita, bere kantxan beste garaipen bat lortu nahi du. Biharko partidurako Reyes Karrerek atezain berria edukiko du, Karen Gadhela, brasildarraren transferra behar den garaian iritsi baita. Era berean, Matxalen Ziarsolo ere berreskuratuko du. Ermuako laterala taldearentzat ezinbestekoa da, eta bere presentzia oso garrantzitsua izango da taldearentzat. Aurrean BM Mar Sagunto indartsua izango du, Espainia eta Europa mailan talde historikoa. Gaur egun ez du aintzinako indarrik eta osperik, baina Europan jokatzen jarraitzen du, eta kategoriako oilarretako bat izaten jarraitzen du. Valentziarrak bere gain jasan dute krisi ekonomikoa, baina kalitate handiko talde sendoa osatzen dute. Hauek gainditzeko, Bera Berak bere joku onena erakutsi beharko du. Momentuz Bidebieta bizitza asegurua izan da donostiarrentzat, gotorleku bihurtu baitute euren kantxa. Jokoan jarri diren puntu guztiak etxean geratu dira momentuz, eta Bera Berak konjurua egin du gauzak horrela jarrai dezaten. Irabazi ezkero, denboraldiaren erdira hirugarren postuan iritsiko litzateke taldea, lehen fase hau era bikainean itxiz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores