Bera Bera

Select your language

Hurrengo aste bukaeran ligako beste jardunaldi bat hasiko da Bera Berako talde guztientzat. Goiz hasiko dira larunbatean infantilak, ohitura moduan. B taldeak jokatuko du lehenbizi, 10:30etan izango da Bidebietan, Aiala C-ren kontra. Bigarren sailkapenean, ez lukete arazo handirik izan behar oraindik punturik batu ez duen azken sailkatua gainditzeko. A taldeak ordu laurden beranduago jokatuko du, 10:45etan, eta Andoainen izango da Leizaran B arerio dutela. Lehia polita izango da bertan. Larunbatean baita ere, baina Urnietako udal polikiroldegian, kadeteek euren partidua izango dute. 12:00etatik aurrera Urnietako gainditzen saiatuko dira, hamahirugarren garaipena jarraian lortzeko asmoz. Gaferik ez egotea. Jubenilek etxean jokatuko dute Egiako polikiroldegian larunbat arratsaldean, 17:30etan. Leizaranek bisitatuko gaitu, konfiatu ezkero, estuasunetan jartzeko gaitasuna duen taldea. Bukatzeko, igandean 12:00etan Bidebietan Bera Berako seniorrak arituko dira Ereintzaren kontra. Egutegiaren zati zailena pasa ostean, garaipenaren bidera itzultzea tokatzen da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores