Bera Bera

Select your language

Pasa den aste bukaeran ligako partiduak itzuli ziren Bera Berak taldeak dituen maila guztietan. Orokorrean gure neskentzatz emaitzak onak izan ziren. Infantilek garaipen bat eta porrot bat utzi zizkiguten. B taldeak bereziki garrantzitsua den garaipena lortu zuen Ereintzaren aurka, 20-24 emaitzarekin. Berdinduak zeuden sailkapenean, baina orain Bera Bera da sailkapenean bigarren. A taldeak bestalde, ezin izan zuen ezer egin Udarregi 2 lider indartsuaren aurka, 4-24 galduz. Kalerik egiten ez duena kadeteen taldea da, bere ibilbide bikainarekin jarraitzen duena. Bidebietan 23-13 irabazi zion Aloña Mendiri. Beraz, aste bete gehiagoz liderra izaten jarraituko du. Baita jubenilak ere, Ereintza 18-22 gainditu ostean. Horrela 2010eko azken partiduan geratu zitzaien zapore txarra alde batera utzi zuten. Bukatzeko, seniorrek ezin izan zuten Usurbil gainditu, nahiz eta partidu ona egin. Azkenean 23-21 emaitzarekin galdu zuten.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores