Bera Bera

Select your language

Bukatu da deskantsoa. Bihar, hilabeteko geldialdiaren ondoren, liga itzuliko da, eta berarekin lehen mailako konpetizioa Bidebietara. Bera Bera Eskubaloiak 19:00etatik aurrera Ro casa jasoko du, azkenaurreko sailkatua, hirugarren tokia eman dakiokeen ezinbesteko garaipen bat lortzeko helburuarekin. Itxarotea oso luzea izan da, baina jada amaitu da. Donostiarrak ederki prestatzen aritu dira hilabete eta erdi honetan, oraindik eta indar gehiagorekin bueltatzeko. Reyes Karrere berak zioen taldeak oraindik hobetzeko margina duela, eta negu honetan talde bezala haztea lortu dutela. 2010 sentsazio bikainekin amaitu zen, horregatik horiek berreskuratu nahi ditu taldeak Ro casa-ri irabazteko. Oraindik ez dute garaipenik lortu, baina Alicante eta Castro bezalako talde indartsuei susto bat emateko gai izan dira. Hala ere, Bera Berak bere lana egiten badu, ez luke arazorik izan behar bere arerioa gainditzeko. Horretarako, Reyes Karrerek bere talde osoa edukiko du prest, Nagore Arizagaren errekuperazioaren ostean. Badira egun batzuk normaltasunez entrenatzen duela. Jardunaldia bikaina izan daiteke irabazi ezkero, Elchek, hirugarren sailkatuak, Elda (bigarrenak) indartsuari egingo baitio bisita. Gainera, Saguntok Murtziako kantxa zailean jokatu beharko du, negu honetan asko indartu den Ucam-en kontra. Gauzak horrela daudela, Bera Bera lehen itzulia ahalik eta gorago bukatzen saiatuko da, teorian nahiko aproposa den egutegia aprobetxatuz. Erreginaren Koparako sailkapena, jardunaldi honetan lortu lezake ekipoak baita ere.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores