Bera Bera

Select your language

Reyes Karrererekin hizketalditxoa izan dugu, taldea nola dagoen jakiteko. Hurrengo asteburuan Liga itzultzen da, Ro casa-ren aurkako partiduarekin. Eskubaloi gosearekin? Ba egia esan bai. Partidu ofizialak jokatzeko gosearekin. Azkenean entrenatu eta entrenatu ari gara, baina ez da berdina. Jokatzea behar da. Partiduak jokatu eta zirrara berezi hori sentitu. Nola joan da geldialdia? Oso luzea izan da. Denbora asko igaro da. Baina gauzak horrela dira, eta onartu besterik ez dago. Beti gertatzen da, beraz lan egiteko aprobetxatzea besterik ez dago. Azken finean, alderdi positiboa aurkitu behar zaio. Zaila al da hilabete jokatu gabe egonda forma mantentzea? Lan berezia egiten saiatu gara. Denbora hau bi fasetan banatu dugu. Aspektu fisikoei dagokionez, lehenengo indarra asko landu dugu, denboraldian zehar egiteko zaila den lana, erresistentzia arloan... Lehen fase honen ostean, abenduko azken bi asteetan eta urtarrileko honetan azeleroi bat eman dugu txispa berreskuratzeko, konpetizioak eskatzen duena edukitzeko. Hala ere, denbora honetan guztian partidu asko jokatu ditugu. Castroren eta Miosen aurka jokatutakoez gain, beste batzuk ere jokatu ditugu mutilen taldeen kontra eta abar. Partiduen erritmoa mantentzen saiatu gara, astero partidu bat jokatuz gutxi gora-behera. Amorrua ematen al du ia 0etik hastea, ekipoa momenturik onenean zegoenean? Urtero gertatzen da, beraz, adaptatu beharra dago. Mentalizatu egin behara gara. Ezin gara beti haserre egon urtero gertatzen den gauza batekin. Hau da dagoena eta kitto. Egia da hala ere, ekipoa egunez egun gero eta akoplatuagoa zegoela. Oso interesgarria zen joko puntua edukitzea lortu genuen. Baina txarretik zerbait ona hartuz, geldialdi honetan oraindik eta gehiago akoplatu gara, eta taldea oso ondo ikusten dut. Eta orain Ro casa, aurrean jarraitzeko irabazi beharreko arerioa Beste edozein partidutan bezala, irabazteko beharra dugu. Beraiek baxu daude, ez zaizkie gauzak ondo atera orain arte, baina indartu egin dita. Zaila da geldialditik nola itzuliko diren jakitea. Guretzat irabazteko partidua da, baina esan bezala, beste edozein bezala. Ezin gara konfidatu, Alicanteri susto handia eman ziotelako, eta Castroren aurka ere berdinketa lortu zutelako. Gure lana egin behar dugu, eta hala bada, gauzak ondo joango zaizkigu. Bigarren itzulia lehenengoa baino desberdinagoa izango al da? Argi dagoena da denak ez garela 0tik hasten. Sailkapena jada apurtzen ari da, bai goitik eta bai behetik, nahiz eta 3ºgarrenetik 6ºenera berdintasun handia dagoen. Orain arte gauzak ondo joan bazaizkizu, askoz errazagoa da gauzak egitea. Oraindik asko geratzen da, fondozko laisterketa bat da, baina atzean geratzen bazara, gero horri buelta ematea oso zaila da. Horregatik lehen itzulia amaitzeko geratzen zaizkigun hiru lehia hauetan emaitza onak lortu behar ditugu. Lana egin baduzu, bigarren itzuliak ez du zergatik lehenengoa baina zailagoa izan behar.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores