Bera Bera

Select your language

Nahiz eta handienek ligarik ez duten, Bera Beraren beste taldeak euren ibilbidean jarraitzen dute, eta pasa den asteburuan ligako partiduak jokatu zituzten. Infantilen A taldeak Egiaren aurka berdinketa bikaina lortu zuen 10 goletara. Arerioa euren mailako oilarretakoa zela kontuan hartuta, emaitza oso ona izan zen. B taldeak bestalde, bere ibilbide onari jarraipena eman zion 29-15 Udarregiri irabazi ondoren. Kadeteek euren lidergoa sendotu zuten Ereintzaren aurrean, bere arerioari ez baitzion aukerarik eman, 25-21 irabaziz. Jubenilek, euren ligako liderrak baita ere, Oñatin asko sufritu zuten Aloña Mendiren aurka, oso arerio gogorra izan zen, baina azkenean puntuak Donostiara ekarri zituzten 20-21 irabazi eta gero. Bukatzeko, Seniorrek partidu bikaina jokatu zuten, baina ez zen nahikoa izan punturik eskuratzeko Leizaran liderraren aurka. Bukaerako emaitza 30-32 izan zen, baina donostiarrek erakutsi zuten ez direla inoir baino gutxiago.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores