Bera Bera

Select your language

Bera Bera eskubaloi taldearen Nagore Arizaga jokalari gazteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuneko Jokalari saria jaso du, orain arteko ibilbide bikainagatik, eta duen etorkizun paregabearengatik. Etorkizuneko Kirolariaren designazioak diru sari batetaz gain, EUTSI KIROLARI! programan sartzeko aukera dakar. Hau Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako etorkizuneko jokalariei zuzentzen dien programa da. Gainera, abenduaren 22an, gipuzkoako kirolaren ospakizunean, Nagore Arizagak bere omenaldia jasoko du eman zaion saria dela eta. Nagore denboraldi honetan iritsi da Ohorezko Mailako taldera, baina orain arte ezin izan du partidurik jokatu lesionatuta egon delako. Beste kategorietan eman dituen pausoak ezin hobeak izan dira. Infaltiletan eta kadeteetan, hainbat sari jasotakoa da, Leizaran taldean zebilenean. Behin Bera Bera-ra iritsita, jada jubenil mailan, bi urtez jarraian gipuzkoako jokalari onenaren saria jaso du Gipuzkoako Federazioaren eskutik, eta 2009an baita ere euskal jokalari onenaren saria jaso zuen Euskal Federazioak emanda. Gainera, Espainiako selekzioak 10 aldiz deitu du. Dudarik gabe, Bera Beraren etorkizuneko lider baten aurrean gaude. Zorionak Nagore!!!

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores