Bera Bera

Select your language

Azaroaren lehen asteburua Bera Beraren harrobiko talde guztien garaipenarekin itxi zen. Horrela, guztiak sendo jarraitzen dute euren mailatan. Infantiletako bi taldeak izan ziren sua pizteko arduradunak. A taldeak Bidebietan 17-8 emaitzarekin gainditu zuen Bidebietan Urnietako B, eta B taldeko neskek Donostiara ekarri zituzten puntuak Errenteriatik, Ereintza B 6-22 gainditu ostean. Kadeteak bestalde, bat barkatu gabe jarraitzen dute, eta Aiala B-ren gainetik pasa ziren Zarautzen, 25-31 irabazita. Jubenilek izerdia bota behar izan zuten Andoainen Leizaran gainditzeko, baina azkenean euren helburua lortu zuten, larri bada ere, 22-23ko emaitzarekin. Bukatzeko, seniorrek ere ez zuten kalerik egin, eta Bidebietan 43-26 irabazi zioten La Salleri.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores