Bera Bera

Select your language

Bukatu dira bromak. Bihar Bera Berak denboraldiko suzko lehen proba izango du Eldan. Hasierako probak bukatuta, eta taldea gero eta hobeto ulertzen den bitartartean, bigarren sailkatuaren aurka arituko dira, Elda Prestigio. Helburua garaipena lortu eta alakantekoei bigarren postua kentzea da. Astean zehar inguruan nabaritu da partidu berezi baten aurrean gaudela. Hala ere, donostiarrak euren lana egiten jarraitu dute, eta Bidebietan egon dira jo ta su lanean, partidua prestatzen. Atzo Eldara joan ziren, eta bertan egingo dituzten asteko azken entrenamenduak. Helburua %100 kontzentratuak egotea izango da. Jokalariak, zaletuak bezala, ilusioarekin ari dira bizitzen taldearen ibilbide ona, horregatik, bigarren sailkatuaren aurka jokatzeak bereziki motibatzen ditu, are gehiago jakinda, irabazita euren aurretik jarriko direla. Hala ere, helburua oso zaila dela ezin da ahaztu, Eldak duen maila kontuan hartuta. Sailkapenean beti goran egoten den taldea da, eta aurten ere sekulako taldea direla ari dira erakusten. Popovic, Onso eta Ana Paulak osatzen duten hirukia da beraien klabeetako bat, baina ez bakarra. Oso eraso indartsua dute, horregatik, Bera Beraren defentsa inoiz baino hobea izan beharko da. Ilusioa eta lana armak bezela hartuta, Bera Berak bere zaleei beste poz bat eman nahi die. Oraingoan zerbait handia litzateke. Helburu horrekin joan dira Eldara. Garaipena besterik ez dutela buruan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores