Bera Bera

Select your language

Beatriz Fernandez, Bera Beraren jokalaria, taldearen egoera aztertzen digu eta Eldaren aurkako partiduan ditugun aukerak. Zer moduz Bea? Oso ondo, oraindik lasai, je,je. Nola baloratzen duzu taldearen ibilbidea, espero zitekeena baino hobeto al zaudete? Pasa den urtearekin konparatuta, baliteke diferentziatako bat kanpoko jaurtiketa gehiago daukagula izatea. Hala ere oraindik goiz da non bukatuko dugun jakiteko. Ez dakit zer espero zitekeen konkretuki gugandik, baina oraingoz balantzea oso ona da. Nik taldeari nota ona jarriko nioke oraingoz, baina hobetzeko margenarekin, taldeak asko baitu oraindik. Taldearen klabeetako bat izaten ari zara... Pozik nago nire lanarekin egia esan, baina ez dut uste taldea hain ondo doanik nere lanagatik bakarrik. Taldearen lana da, oso ondo funtzionatzen duena. Horrela jokatzen ari bagara, eta puntuak ateratzen, lan kolektiboarengatik da. Oso talde polita sortu da, eta oso batuak gaude. Esperientzia berri honek zer eskaintzen ari zaizu? Oso pozik nago, egia esan. Oso klub serioa zelaren ideiarekin nentorren, non oso giro ona zegoen, eta dudarik gabe hori berresten dut orain. Asko ari naiz disfrutatzen. Defentsa izaten ari al da zuen errendimenduaren klabeetako bat? Ein batean bai. Partidu asko defentsa onarengatik atera ditugu. Ligako taldeen artean, gol gutxien jaso dugun hirugarrenak gara, eta horrek zerbait esan nahi du. Oso bloke solidoa dugu. Kontuan hartu behar da gainera, jokalari berri asko etorri direla, eta beste joko estilo batera ohitzea oso zaila da. Gainera iaztik baja garrantzitsuak daude, Tati edo Esme-renak esaterako. Berriak pixkanaka gure jokoa adaptatzen egon behar gara. Liga bitan banandua egoten jarraitzen du: Itxako eta besteak... Bai, egia esan, gaur egungo egoeran Itxakoren aurka lehiatzea oso zaila da, kontuan hartuta zer aurrekontu daukan eta sekulako jokalariak dauzkala. Hori kontuan hartuta, gure ligan ahalik eta gorago egoten saiatu behar gara, eta bigarrenak bagara, oraindik eta hobeto. Larunbatean bigarren postu horren bila... Bai, oso kontzientziatuak gaude, badakigu partidua oso oso garrantzitsua dela, eta Eldara bigarren tokiaren bila joango gara. Gogor ari gara lan egiten, eta uste dut irabazteko aukerak baditugula, zergatik ez. Zaila izango da, zuzeneko arerioa delako eta etxean arituko delako, baina berriro diot partidu serio bat egiten badugu, irabazteko aukera izango dugula. Eta gero egutegia gogorra izaten jarraitzen du, Eltxe eta Itxakorekin... Nahi duguna partidurik ez galtzea da. Argi dago Itxakorekin ez galtzea oso zaila dela, baina gutxienez gauzak zailak jarri nahi dizkiegu. Helburua Europara bueltatzea da, edo partiduz partidu ikusiko da? Taldea osatu zenean helburua Europara bueltatzea zen, dudarik gabe. Hala ere, sartzearekin ez gara konformatzen, eta egunetik egunera irabazi hobetzen joan nahi dugu. Horregatik bigarrenak izan nahi dugu bostgarrenak baina hobeto, eta horretarako egingo dugu lan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores