Bera Bera

Select your language

Pasa den asteburuan Bera Beraren harrobiko talde guztiek liga partiduak zeuzkaten, eta ia guztietan, garaipena lortu zuten. Seniorrak izan ziren martxan jarri ziren azkenak, konkretuki pasa den aste bukaeran jokatu zuten ligako lehen partidua, eta ezin izan zuten hobeto hasi, 24-38 irabazi baitzioten Jauja Akilaperi. Garaipen bikaina ezbairik gabe. Donostiako Bidebietako eta Gaskako polikiroldegietan irabazi zituzten kadeteek eta jubenilek euren partiduak. Lehenengoek 26-12 irabazi zioten Urolari, eta bigarrenek 30-24 Bartolo jatetxeari. Bukatzeko, infantiletako bi taldeek larunbata goizean jokatu zuten Usurbilen. A taldekoek 15-20 irabazi zioten Udarregiri, baina B taldekoek 16-14 galdu zuten Udarregi B taldearekin. Hala ere, asteburua oso ona izan da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores