Bera Bera

Select your language

Asteburu berri baten atarian, Bera Beraren harrobiko taldeak euren partiduetarako prestatzen ari dira. Batez ere seniorrak, izan ere euren ligako lehen partidua jokatuko baitute. Mutrikun izango da Jauja Akilaperen aurka, arratsaldeko 16:00etan. Ez da hala ere aste bukaeraren interes puntu bakarra izango. Larunbatean gure taldeen jarduerak goiz hasiko dira. 9:15etan Usurbileko Oiardo Kiroldegian Infantilen A taldeak Udarregi A-ren aurka jokatuko du. Leku berdinean 10:15etan kasu honetan, bi talde hauen infantilak egongo dira aurrez aurre berriro, baina kasu honetan B taldeak izango dira. Jada arratsaldean, kadeteen eta jubenilen txanda iritsiko da. Lehenengoek Bidebietan jokatuko dute Urolaren aurka 16:30etan, nagusiak jokatu baino lehen. Egia-Bera Bera jubenilen taldeak bestalde, bere partidua Donostiako Gasca Polikiroldegian ospatuko da, kasu honetan 18:00etan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores