Bera Bera

Select your language

Pasa den asteburua benetan bikaina izan da gure harrobiko taldeentzat, izan ere, denek euren partiduak irabazi dituzte: infantilek, kadeteek, jubenilek eta seniorrek. Hauek Zarautz aurkako lagunartekoa jokatu zuten. Infantiletako bi taldeek euren ibilbidea hasi zuten ligan, eta ezin hobeto ekin zioten, biek irabazi baitzuten. Bidebietan jokaturiko partiduetan, A taldeak 9-5 irabazi zion Ereintzari, eta B taldekoak berdina egin zuten Urnietakoren aurka, kasu honetan 23-21eko markagailuarekin. Kadeteek eta jubenilek etxetik kanpo jokatu zuten euren ligetako hirugarren partiduak, baina hau ez zen arazo izan puntuak Donostiara etortzeko. Kadeteek Elgoibarri 22-30 irabazi zioten, eta jubenilek 16-24 Bergara-Soraluze-ri. Bukatzeko, senior taldeak Bidebietan lagunarteko partidu bat jokatu zuen, eta hau ere Bera Berakoek eraman zuten. Zarautzi 29-25 irabazi zioten. Horrela aste bukaera ezinhobea burutu dute talde guztiek. Aupa Bera Bera!

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores