Bera Bera

Select your language

Aste bukaera berria Bera Beraren harrobiko taldeentzat. Oraingoan, kadete eta jubenilez gain, beren hirugarren jardunaldia jokatuko dutenak, infantilek euren ligari hasiera emango diote. Gazteenak izango dira hain justu asteburuari hasiera emango diotenak Bidebietan. Larunbatean 12:30tan, infantilak Ereintza C-ren aurka arituko dira. Ez da egunean Bidebietan jokatuko den lehia bakarra, izan ere, arratsaldeko 17:30tan seniorrek Zarautzen aurka lagunarteko partidu bat jokatuko dute. Beste bi taldeak larunbat arratsaldean arituko dira baita ere, baina etxetik kanpo. Jubenilak Bergara-Soraluze taldea izango dute aurrez-aurre 16:30tan, Bergaran jokatuko den partiduan. Handik gertu, Elgoibarren, kadeteek IMH Elgoibar izango dute aurrez aurre 17:30tan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores