Bera Bera

Select your language

Bera Berak puntu bat ekarri du Leonetik, eta gertatu dena ikusita, oso zapore ona dauka. Oso partidu gogorra izan da, non donostiarrek abantaila politak izan dituzten partiduan zehar. Baina arbitroek hegoak eman dizkiete etxeko taldeari, eta gure neskek grina eta urguilua atera behar izan dituzte puntu zoragarri bat eskuratzeko. Bera Bera oso ondo atera da partidura, eta nahiz eta markagailuan zuloa egitea kostatu zaion, lehen zatiaren erdialdean lortu zuen hori. Sentsazioak onak ziren, eta taldearen lana bikaina. Honek bere saria izan du bigarren zatiaren hastapenean. Orduan donostiarrek partiduko abantailarik handiena lortu dute (4 goleko errenta). Baina orduan arbitroak azaldu dira. Bera Beraren jokoa moztu egin dute erasoan falta mordoa pitatuz. Gure arean ordea, pitatzeko modua oso desberdina izan da. Leoneko taldeak erreakzionatu egin du epaileen laguntzarekin, eta partiduaren azken zatian aurretik jarri dira. Baina gipuzkoarrak, euren urguiluan zaurituak, duten onena atera dute enpatea lortzeko. Gertatu dena ikusita, lorpen handia da. Pena da kontrolatuta zegoen partidu bat kirol kantxatik at dauden faktoreengatik alde egitea, baina puntu bat oso emaitza ona da Leon bezalako kantxa zail batean. Cleba Leon: 28 Zazpikoa: Gonzalez, Gracia(4), Ubillos, Caño(3), Mendez, Engelmo, Araujo(4), Aiza, Cembranos, Rodriguez(3), Sales(2), Allafune(7), Benzal(5) Kanporaketak: Caño(1), Sales(2), Benzal(1) BBB: 28 Zazpikoa: Obein, Carvalho, Rubio(1), Cuña(4), Menendez, Altuna(4), Agirre(6), Ziarsolo(5). Tomasevic, Melinda, Campa(1), Fernandez(7) Kanporaketak: Carvalho(1), Ziarsolo(1), Campa(2) Partzialak: 3-2, 5-6, 8-8, 10-11, 11-13, 13-15, 15-16, 17-21, 19-22, 22-23, 25-25, 28-28 Epaileak: Garcia Rodriguez y Fernandez Perez.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores