Bera Bera

Select your language

Nahiz eta ez den ohikoa asteazkenean jokatzea, Bera Bera Eskubaloi taldeak bihar 20:30tan ligako partidua jokatu du Cleba Leonen aurka, bostgarren jardunaldiko lehia. Partidua aurreratu egin da Gaztelako taldeak asteburuan Europan jokatzen duelako. Donostiarrak moralez gainezka iritsiko dira, hiru garaipen jarraian lortu ondoren. Aurrez aurre Cleba Leon taldea izango dute, talde indartsua, baina denboraldia ez du oso ondo hasi. Izan ere, etxeko bi partiduak galdu ditu, eta bi garaipenak etxetik kanpo lortu ditu. Baina hau arriskutsuagoa bihurtu dezake talde gaztelarra, bere zaleen aurreran irabazteko irrikitan egongo baitira. Bera Berako neskak hori sahiesten saiatuko dira. Anna Punko ezik, oraingoz taldera ez baita erantsiko, beste taldekide guztiak prest egongo dira partidurako. Irabaztea oso garrantzitsua izango litzateke, Leoneko taldea zuzeneko arerioa izan baitaiteke liga bukaeran. Beraz, biharko partiduan garaipena lortzea bikaina izango litzateke.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores