Bera Bera

Select your language

Bidebietan esango dio agur Akaba Bera Berak ABF ligari, azkeneko jardunaldian Feve Bm Gijonen aurka jolasten, eta eskubaloi jai eder bat ospatzen, hamarka ikaslekin, eta Ohorezko Mailako partidarako sarrera doan izanda. Denboraldi arrakastatsu honi amaiera emateko, Bera Berak omenduko ditu bere oinarriko taldeak eta bere zalegoa, eta arratsaldeko hirutatik aurrera izango dira jokoak, partidak eta hainbat ekintza, ligako azken partida hasi baino lehen, eta zalegoak Kopako txapelduna eta ligan laugarrena izan den taldea omentzeko aukera izango du. Ez du sailkapenean eragina izango Akaba Bera Bera eta Gijonen arteko partida, baina zalantzarik gabe interesgarria izango da, donostiarrek bere zortzigarren garaipen jarraiturik nahi dutelako. Bestalde, asturiarrek zortzigarren postuari eutsi nahi diote, eta momentu honetan Molly Clebarekin borrokan dira hori lortzeko. Joaneko partidan, Akaba Bera Berak 21 eta 23 irabazi zuen, eta garaipen hartan lortu zuten laugarren postua estreiniko aldiz, eta mantendu egin dute liga bukatu arte. Gainera, azkeneko aukera izango da taldea utziko duten jokalariak kamiseta urdinakin ikusteko; halaber, Patri Pinedo, Yolanda Sanromán eta Alexandra Lacrabère. Baina, partidaren garantizas aparte, protagonista izango da Bidebietako kiroldegian izango den aurreko festa, arratsalde osoan, benjamin eta alebin kategoriako ikasleekin. Hiruetatik aurrera minihandball partidak, jokoak, eskubaloiko ekintzak, eta zozketa ugari izango dira, kirol materiala, taldeko arropa ofiziala, eta Ohorezko Mailako partidaren atsedenaldian Wii konsola bat zozketatu da partehartzaileen artean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores