Bera Bera

Select your language

Landua izan da Akaba Bera Berak Alcobendasen kontra 34-32 lortutako garaipena, ona izan ez den partida batean, baina baimendu egin duela talde donostiarrak partida ofizialetan zapigarren garaipen jarraia lortzea, eta Superliga ABFn laugarren postua mantentzea. Aurreikusten zenez, Alcobendasen bisita ez zen batere erreza izango, madrildarrek denboraldiko sorpresa izaten ari dela, hamargarren postuan sailkatua, talde gazte eta konpetigarria osatuta. Emaitza erakargarria izan da, baina jokoan huts ugari izan dira bi taldeen aldetik, behin eta berriro huts egiten zituztela gola lortzeko aukera garbiak. Partida hasi eta berehala, abantaila hartu du Akaba Bera Berak, defentsan errekuperazioak eginez, baina ildo hori ez zuen jarraitu taldeak, eta Alcobendasek lortu zuen partida parekatzea, defentsan arriskua onartuz eta eraso mugikorra azalduz. Berdintasuna nagusi izan da lehenengo zatian, abantalaiak alde batean eta bestean, erratxen arabera. Talde gipuzkoarrak erraz lortzen zuen atearen bidea, baina bai sutondoek, hamar alditan bertara joan direla jaurtiketak, eta bestetan Castellanos ateizanak, ez zuten uzten etxeko taldearen diferentzia handitzea. Berdintasun horren ondoria atsedenaldiko emaitza izan zen 18-17, airean uzten zuela bigarren zatirako emaitza. Jarraipenean, kontraerasoen bidez abantaila lortu zuen Akabak, 45. minutuan sei goleko diferentzia lortuta zuela. Baina, momentu horretan etxekoen defentsa ahuldu egin zen, eta kanpokoek, erdikaldean piboteak eginiko blokeoak aprobetxatuz, kanpoko jaurtiketekin lortu zuten diferentzia murriztea. Guzti hau kontutan izanik, eta nahiz eta ez eman Alcobendasek ezer lortuko zuenik, amaieran emaitza 34 eta 32koa izan da. Garaipen honekin Akaba Bera Bera laugarren postuan mantentzen da, Parc Saguntek daukan hirugarren postutik hiru puntutara. Hurrengo larunbatean Akaba Bera Berak Gran Monovar Ecociudad taldearen kontra jokatzeko joango da berriro Monovarrera (Alacant), pasatako Apirilaren 5ean Kopa irabazi egin zuen lekura. Ligako azkenekoaren kontrako partida irabazi egin beharko dute donostiarrek.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores