Bera Bera

Select your language

Bere zazpigarren garaipen jarraian (Kopan lortutako hiruak barne) bilatuko du Akaba Bera Berak bisita emango dion Alcobendasen kontra. Talde madrildarrak ia ziurtaturik dauka ligan mantentzea, sailkapenean hamargarrena izanez, eta ABF txapelketan berriak diren hiru taldeen artean onena izanda. Lehengo jardunaldian gertatu zen bezala, etxekoa izango da Akaba Bera Bera taldea aste honetan, arratsaldeko 7etatik aurrera Bidebietan izango den partidan. Reyes Karrerenek garaipen berri bat lortzeko borrokatu egingo dute, eta horrela hurbilago izango dute denboraldi hasieran ligarako proposatu zuten helburua, azken urteotan ohizko izan den bostgarren postua gainditzea. Hori lortzeko, entrenatzaile errenteriarrak jokalari guztiak prest izango ditu, eta horretaz gain espero sasoi eta emaitza momentu ezinhobea aprobetxatzea, eta horrela arerioa gainditzea. Nahiz eta sailkapenean diferentzi nabarmen egon, egun hamasei puntu dira bi taldeen artean, partida erakargarria izango da, Luis Carlos Torrescusaren taldeak denboraldi txukuna betetzen ari delako, talde gazte eta borrokatzaile osatuta, eta gola egiteko erreztasun duen Sonja Basic-ekin, Mirko Basic ezinbesteko atezain kroaziarraren alaba. Joaneko partidan donostiarrek 26 eta 31 irabazi egin zuten, berria den talde baten hutsuneak aprobetxatyz, eta defentsa oso gogor bat jasota, epaileek baimendututa, noski. Akaba zaleek aukera ezin hobea izango dute larunbat honetan beste behin bere jokalaririk mamitsuena txalotzeko, Tati Garmendiak joan den asteazkenean Erregeengandik jaso bait zuen Kirol Merituari brontzezko domina, euskal nesken eskubaloi lehenbiziko jokalaririk izanez. ABF ligako hogeitabigarren jardunaldiari dagokion partida hau Leiva Romero eta Moreno Maneiro epaile kataluniarrek zuzenduta izango da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores