Bera Bera

Select your language

Gaur Kirol eta Kanpo Ekintzako Diputatuak, Iñaki Galdosek, Aldundiko egoitzan harrera emango dio Akaba Bera Bera taldeari gaur goizean, 12tan, Iñaki Ugarteburu Kirol Zuzendariaz lagunduta. Hori dela medio ohartarazi nahi dute joan den Apirilak 5ean, Monovarren (Alacant) XXX Erregina Kopan lortutako tituluaren garrantzia. Honela saritu nahi du Foru Aldundiak talde honek egindako lana, Gipuzkoan arrakastatsuena, eta azken hiru urteotan hiruna titulu lortu dituela. Horregatik gero eta sarriago izaten dira halako ekintzak, berri pozgarria Bera Bera klubarako. Jokalari eta teknikari guztiak, Fernando Díez presidentearekin batera, ekitaldi honetan izango dira, Diputatuari titulua emateko, eta proiektu profesional eta emaitz oneko honen fruitua zatitzeko, beharrezkoa izaten bait da Foru Aldundiko laguntza aurrera eramateko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores