Bera Bera

Select your language

ABF Koparen (Emakumezkoen Eskubaloi Kluben Elkartea) zortzigarren edizioa izango da eta Donostiak bigarren aldiz hartuko du txapelketa antolatzeko erantzukizuna, 2002/03ko Kopa Donostian jokatu eta gero. Akaba Bera Bera, bertako taldeaz gain, aurreko urteko ABF Ligan lehen hiru postuetan sailkatutako taldeek hartuko dute parte; Prosodia Gaviota Elda Prestigio (txapelduna), S.D. Itxako Reyno de Navarra (2.sailkatua) eta BM. Parc Sagunt (3.sailkatua). Txapelketa abenduaren 19an abiatuko da , 18:00etan, Itxakok eta Parc Saguntek jokatuko duten lehendabiziko finalerdiarekin. Ondore, Akaba Bera Berak eta Elda Prestigiok beste finalerdiko lehia jokatuko dute. Hurrengo egunean, abenduaren 20an, hirugarren eta laugarren posturako partidua jokatuko da (17:00etan) eta final handia (19:00etan). Norgehiagoka guztiak Donostiako Bidebietako polikiroldegian jokatuko dira. Parc Saguntek 2007an Zaragozan lortutako garaipena berretsi nahiko du ABF Kopan, aurtengo taldeen maila oso altua izango den arren. Txapelketan bilduko diren 4 taldeek orain egun batzuk amaitutako Mazedoniako Europako Txapelketan izandako hainbat jokalari kantxaratuko dituzte Donostian; Tati Garmendia, Raph Tervel eta Alexandra Lacrabére Akabaren aldetik, Andrea Barnó, Jessica Alonso, Eli Pinedo eta Begoña Fernández Itxakoren ordezkariak, Verónica Cuadrado, Macarena Aguilar, Nuria Benzal, Eli Chávez eta Noelia Oncina Parc Sagunt-ekoak eta azkenik Oana Soit Elda taldekoa. Honekin batera aurtengo berrikuntza nagusia Akaba Bera Berak martxan jarriko duen “Minikopa” izango da. Bertan, aipatutako kluben talde jubenilek hartuko dute parte Bidebietan jokatuko den txapelketan. Ekimen honekin Donostiako klubak elitezko taldeek harrobiarekin egiten duten lana sustatu nahi du, eta era berean emakumezkoen goi mailako eskubaloia gazteengana hurbiltzea du helburu nagusia. Akaba Bera Berak ondorengo salneurriak jarri ditu ABF Koparako; partidu guztiak ikustekoa bonuak 20 euroko prezioa izango du, jardunaldi bakarrekoak 12 eurokoa eta partidu bakarrekoak 10 eurokoa.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores