Bera Bera

Select your language

Denboraldiako azkeneko partida iritsi da Akabarentzat. Norgehiagoka bihar asteazkena, arratsaldeko 20:00etan jokatuko da Vicar-eko (Almeria) La Gangosa udal kiroldegian eta Blázquez eta Valero Valentziar herrialdeko epaileek zuzenduko dute. Azken jardunaldiko partidak bihar asteazkenera aurreratuko dira. Larunbata honetan, Itxakok europarekin duen konpromisoa dela eta, bere partida asteazkenean derrigorrez jokatu behar du, honek, beste partida guztiak aurreratzea behartu du. Federazioko arauaren arabera, behin azken jardunaldira iritsita, sailkapenerako puntuak oraindik erabakitzeko duten talde guztiek egun eta ordu berean jokatu behar dute. Eta litekeena ligako historian lehen aldiz gertatu den egoera honetan, azken jardunaldia arte ez da jakingo zein izango da ligako txapelduna eta zein talde jeitsiko diren. Baino baita ere, Itxakok EHF-ko finala irabaziz gero, europarako txapelketan parte-hartzeko eskubidea emango duen seigarren sailkatutako taldea erabakitzeko dago, zenbait talde daudelarik borroka berean sartuta. Beraz, talde asko nahaspilatuta, biharko partidak azken denboraldietako jardunaldi interesgarriena egingo duena. Akabarentzat bere historiako denboraldirik onenari bukaera emateko besterik ez da izango biharko partida hau. Plantila bihar aterako da egazkinez Malagaraino eta gero, errepidetik Alameriaraino iritsiko da, itzulera, berriz, autobusean egingo du partida bukatu bezain pronto. Ohiko jokalariez gain, beste behin Maite Alcoba gaztea sartuko da deiladian.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores