Bera Bera

Select your language

Larunbata honetan arratsaldeko 19.00etan Bidebietako kiroldegian eta denboraldiko azken aurreko jardunaldian, Akaba Bera Berak Rocasa talde kanariarra hartuko du aurrez aurre. Gori-gorian dagoen liga bukaera honetan, bi jardunaldi besterik ez baitira geratzen, ligako txapeldunaz gain, erabakitzeke dago oraindik nortzuk izango diren jeitsiko diren bi taldeak eta nork eskuratuko duen seigarren postua, azken honek, datorren denboraldian europako txapelketa jokatzeko aukera eman baitezake Itxakok EHFko finala irabaziz gero. Europako plaza bat eskuratzeko lehia honetan, bost talde sartuta daude hiru puntuko diferentziarekin beraien artean, beraz, azken aurreko jardunaldian egingo diren emaitzak funtsezkoak izango direla suposatuko du. Norgehiagoka honetan Rocasa Remudas sartuta dago ere, hamargarren postuan kokatua egonarren, hiru punturen aldea du bakarrik seigarrenarekin, Leon BM, eta oraindik lau puntu geratzen dira jokoan. Oso zaila edukiko du seigarren lekuraino iristeko, baino, hala ere, ziur borrokarako prest etorriko direla. Akabak bere aldetik, lasaitasun osoz aurre egingo dio partidari, aldez aurretik eginak utzi baititu bere lanak. Bere bostgarren postua ezin zaio kendu eta laugarrena eskuratzeko ezinezkoa du, beraz, larunbatean emaitza lortzeko beharraren presiorik gabe jokatu ahalko du. Partida honetarako, Reyes Carrerek talde osoa edukiko du, Libe Altuna eta Esme Lopez ezik, honen ordez Maite Alcoba eibartar pibote gaztea sartuko da deialdian. Denboraldi honetako bi taldeen arteko norgehiagoetan ez dira izan batere samurrak Akabarentzat. Joaneko partidan kanariarrek 27 eta 22ko emaitzarekin gainditu zituzten donostiarrei. Kopako final laurdenetako partidan, berriz, Akabak irabazi zuen 22 eta 23. Bere jokalari arriskutsuena erdiko Davinia Lopez kanariarra da. Honi, lehenengo lerroko Lipan, Borseth eta Grimholt laguntzen diote, kanpo jaurtiketa ona dutenez Akabako defentsari sakontasunean jokatzera behartuko dute. Baina, baita bi hegalekoak nabarmentzen dira ere, Marin eta Rogoz, oso azkarrak eta onak baitira kontraerasoan zein jaurtiketetan. Esme Lopez-i ebakuntza egingo diote Denboraldia bukatzear dagoela aprobetxatuz, eskubiko hegaleko Esme Lopez-ek bere eskubiko belaunari ebakuntza egingo diote. Honela, udara errehabilitazio lanak egiteko edukiko du eta datorren denboraldiko azaroan prest egongo litzateke berriz jokoan sartzeko. Ia denboraldi osoa sufritzen ari den lesioa da eta apirilaren 30ean, Itxakoren aurkako partidan berriz min hartu zuen. Zehatzean, eskubiko belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsita eta bi meniskoak ikutuak ditu. Datorren asteazkenean 14an, Toulouseko Michel Boussaton zirujanoarengana doa, seguraski honek operatuko dio eta interbentzioaren eguna jarriko du Euskal entrenatzaile onenaren eta jokalari onenarentzako sariak Larunbateko partida hasi baino lehen, euskal eskubaloi federazioak 07-08 denboraldiko jokalari eta entrenatzaile onenaren sariak banatuko ditu, Matxalen Ziarsolo eta Reyes Carrere, hurrenez hurren.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores