Bera Bera

Select your language

Otsailaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan eta Bidebieta kiroldegian, Akaba Bera Berak denboraldi honetako bere lehen titulua eskuratzeko borrokatuko du Superkopako zortzigarren edizioan eta ETB-1tik zuzenean ikusi ahal izango da. Partida bakar batera jokatzen den konpetizioa da, iazko ligako txapeldunaren eta kopako txapeldunaren artean. Bere historian bigarren aldiz da Akaba Bera Berak konpetizio honetan parte-hartzen duela. Iazko denboraldian Valentzian ospatu zen bi talde hauen artean, donostiarrak parte hartu zutelarik Leonen jokatu zen 05-06 kopako edizioan txapeldunordea lortzeagatik. Beraz, denboraldi honetan berriz erabakiko da titulua bi talde berdinen artean. Iaz Akabak 25-22 galdu zuen, kopako txapelketa lortu eta hiru egun ondoren jokatu zen partidan. Cementos La Union Ribarrojak txapeldunen ligatik kanpo geratu denez, Akaba da egun ligako talde bakarra ahal diren konpetizio guztietan sartuta dagoena: Liga, Kopa, Europako Errekopa eta Superkopa Valentziar taldearen aldetik berriz, orain arte egin diren zazpi edizioetatik bostetan hartu du parte, horietatik bi aldiz titulua eskuratuz, 03-04 denboraldian Orsan Eldari 32-31 irabazi ondoren eta iaz Akaba Bera Beraren aurka 25-22 bere alde egindako emaitzarekin Cementos La Union Ribarroja azkeneko bi denboraldietako ligen txapelduna da eta Donostiara iristen da azkeneko jardunaldian lau goleko errentarekin galdu ondoren Roquetas-en aurka. Ustekabeko emaitza, nahiz eta gauzak zailago jarri bazaie ere ligako txapelketa berriz lortzeko, ez da ahaztu behar Europako Txapeldunen ligan postu bat eskuratzeko hiru puntura besterik ez daudela. Plantila indartsua duen taldea da internazionalez josita, oso ondo babestutako atetik hasita. Hemen, Maru Sanchez internazionala eta Micaela Ciobanu Akabako atezain ohia topa ditzazkegu. Halaber, Serbiako Tajtana Medved jaurtitzaile bikaina dago, garaiera handikoa eta jaurtiketa gogorrekoa. Zentral postuan Anna Esjmont poloniarra dago, golegilen zerrendan hamargarren postuan kokatua eta eskubiko alboan Patricia Alonso, internazionala hau ere. Bigarren lerroko jokalarien artetik Kanariar uharteetako Goretti Castañeda pibote internazionala nabarmentzen da eta hegaletan Rocío Guerola eskubian eta Elena Martí eta Susana Pareja ezkerrean, guztiak ere internazional mailakoak. Beraz oso talde bikaina eta eskarmendu handikoa, nahiz eta ligan ezustekoan hainbat puntu galdu izanak, bere plantila bikaina ez du gehiegizko konfidantzan erortzen uzten, Bidebietan jokatu zen ligako partidan Akabak lau goleko diferentziagatik galdu baitzuen, 22-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores