Bera Bera

Select your language

Europako Errekopako final laurdenetara pasatzea lortu ondoren hartutako bi eguneko atsedenaldiak bukatuta, Akaba Bera Bera ligara itzultzen da. Hilabeteko zikloa hastera doa, non, aste bakoitzero bi partida jokatu beharko ditu eta aste santuaren jaiarekin batera bukatuko da. Aurreko hila gogorra izan bazen ere, hau gehiago izango da. Taldeak partida gogorrei egin beharko die aurre hurrengo denboraldirako europa jokatzeko eskubidea ematen duen postuetan mantendu ahal izateko eta gainera Errekopako final laurdenak jokatu. Tartean ere Superkopa dagoela. Oraingoz larunbata honetan, otsailak 23, Akaba Bera Berak bi puntuak jokatu beharko ditu goi mailara igo berria den Promociones Paraíso Castro Urdiales-en aurka. Hamabigarren postuan dagoen taldea dugu eta borroka bizian dago goi konpetizioan mantentzeko, bere aurkari zuzenekin puntuta berdinduta. Beraz, irabaziz gero hamargarren postura igoko litzateke leku arriskutsuetatik kanpo. Hau dela eta, Castroko jokalariak oso motibazio bereziarekin ekingo diote partidari. Castoko taldeak bere jokalari garrantzitsuena eta jokuari bizitasuna ematen diona min hartuta eduki du azken asteetan, Verónica Cuña zentral galiziarra. Zuntz haustura batek jardunaldi batzuetan kanpoan mantendu du baino taldearen egoera garrantzitsua izanik seguruenik larunbata honetan zelairatuko dela. Plantilara baita gehitu dute ere eskubi alboko ezkertiarra Vanesa Arobes, ligako geldialdian fitxatu zuten eta Akabaren aurka ez zen egon ligako joaneko partidan. Ez da garaiera handiko jokalaria baino 7-8 metroetatik oso jaurtiketa bortitza du. Agresibitate handia du eta taldearen erasoari arrisku gehiago ematen dio, non, esandako Cuñarekin eta alboko Lidia Montes, Patricia Elorza eta Zsofía Pasztor-ekin batera, oso talde trebea betetzen dute lerro guztietan Castrokoek. Baino Cantabriar taldearen indarrak plantila hobetzeko baita zuzendu dira ere atea indartzen eta honela, Adriana Stefani Gava brasileko selekzioko atezain juniorra ekarri dute, BM Leon-etik utzita iritsi da denboraldia bukatu arte. Beraz, talde arriskutsu bat Akaba Bera Berarentzat, orain ligan zentratu beharko dena eta egiten ari den joku onarekin jarraitu Europako Txapelketan lortutako arrakastaren ondoren.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores