Bera Bera

Select your language

Emaitza ona lortu zuen Akaba Bera Berak Europako Errekopako itzuleraren partidari aurre egiteko. Bi goleko errentagatik galtzea bakarrik, hurrengo errondara pasatzeko benetako aukerak edukitzea ematen du. Oso talde bikaina da Buducnost T-mobile, oso jokalari gazteekin osatuta egon arren kalitate handikoak dira eta bai kanpo jaurtiketak bai sarrerako jokua konbinatzeko gaitasuna dute. Partidak bi zati ezberdinak eduki zuen. Lehenengoan, Akabaren erabateko nagusitasuna egon zen kantxan, defentsan zein erasoan. Nahiz eta norgehiagoka,kontraeraso azkarren bitartez 4 eta 1eko partzialarekin hasi Montenegrokoen alde, okerrena iragarri zitekeena, Akabak presioa kontrolatzea lortu zuen eta urduritasunak albo batera utzi. Gauzak honela, hurrengo minutuetan 1 eta 5eko ezusteko partziala sartu zien bertakoei, markagailuaren aurretik jartzen lortu arte 4 eta 6eko golekin, horrela jarraituz atsedenaldira 11 eta 18ko aldea harrigarriarekin iritsi arte. Defentsa oso ondo antolatu batekien, bere jokalari arriskutsuenak ezeztatu zituen, bereziki, Radovic erdilari gaztea, jokua antolatzeko arduraduna. Baino aldiz, egoera honek erasoaldien ardura taldearen egaleko bi gazteengan izatea pasatu zen, Katarina Bulatovic egal ezkertirraren fitxaje berria bederatzi metroetatik golak sartzeko gaitasun handia duena, eta egal ezkerreko Marija Jovanovic bere taldearen eskeman oso ohikoa ez dena. Bigarren zatia guztiz kontrakoa izan zen. Lehenengokoaren aldean Akabaren golaren kopurua askoz hobea izan bazen ere, bigarren honetan, akats ugari eta jaurtikiten efektibitate gutxiarengatik karakterizatu zen. Egoera hau oso ondo aprobetxatu izan zuen Buducnost taldeak kontraerasoen bitartez markagailuan aurretik jartzeko. Bigarren zatian Sanja Jovovic ezker albokoa nabarmendu zen bere kanpo jaurtiketa gogorrengatik eta bat baten kontrako sarrerengatik gola edo penaltia lortzeko. Akats ugari eduki izan arren bigarren zatiko erasoaldietan, Akabak partidaren barruan mantentzea lortu zuen eta gol errenta gaindiezina ez izaten utzi. Beraz, emozioz eta interes handiko norgehiagoka izango da zaletuentzat larunbata honetan arratsaldeko 16:30etan Bidebietako kiroldegian

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores