Bera Bera

Select your language

Erabateko garaipena. Bi puntu garrantzitsuak gaur Bidebietako pistan lortu direnak. Ia partida osoaren zehar 6:0 defentsa antolatze batekin, baino albokoei sakontasunarekin jokatzen, Akabako jokalariek almeriar taldeko jokalari arriskutsuena kontrolatu ahal izan dute Ana Paula Rodrigues brasildarra. Bere erritmo aldaketa azkarrekin aurkarien defentsak desegiteko duen gaitasuna, gaur ez du hainbesteko erraztasuna eduki Akabak blokean ondo antolatutako defentsari esker. Baldintza honekin, etxekoek partida aurretik eraman dute, nahiz eta zenbait momentuetan kanpotarrek hurbiltzea lortu, akatsak kontrolatu dituzte eta ez dute utzi Roquetas markagailuan aurretik jartzea. Defentsa ona erabakigarria izan bada gaurko partida irabazteko, erasoaldietako faseetan oso joku politaz gozatu ahal izan da. Beste partidetan ez bezala, non, hasieratik partida bideratuta uzteko gogoaz nahiko baloien galera sortzen zituzten, gaur, pazientzia eta baloia menperatzea Akabaren ezaugarri nagusia izan da, bereziki erasoaldirako transizioetan. Erasoaldi luzeak eta baloiari jarraipena emanez leku libre egokiena bilatu arte gola sartzeko, kontrarioen defentsa ireki du. Roquetas taldearen defentsa zaila eta sei eta bederatzi metroen arteko defentsako espazioak oso ondo menperatzen dituena eta erdiko eremuetan oso garaiera handiko jokalariak dituenez, egaletako espazioetara jokatzera behartu die Akabako jokalariei sarrerak bilatzeko. Beraz, erronka zaila gainditzen jakin izan duena Akaba Bera Berak ligako joku kolektibo onenetarikoa praktikatzen duen talde baten aurka. Orain, hiru egunen buruan beste bati aurre egin beharko dio, hau da, Europako Errekopako final zortzirenetako kanporaketarena, txapeldunen ligatik kanporatua izan den talde baten aurka, Montenegroko Buducnost T-mobile. Gaur gauean bertan, partidaren ondoren taldea Barajas-era irtengo da, bihar goizean goiz Montenegrora eramango dion egazkina hartzeko, Vienatik zehar. Honek suposatzen du Roquetasen aurkako partida bukatu bezain laster, taldeari juxtu-juxtu denbora emango dio afaltzeko eta maleta hartuta berriz beste bidai gogor bati aurre egiteko. AKABA BERA BERA Hasierako zazpikoa: Bouveret, Garmendia (8),Agirre (3), López (2), Pinedo (4), Ziarsolo (8), Tervel (1) - Puche (1), Rubio (2), Sanroman (3), Valverde (3), Aisa, Petrinja, Krnic PUERTODULCE ROQUETAS Hasierako zazpikoa: Oliveira, Bastero (2), Voysekhovska (1), Gina (2), Rodrigues (3) Ristovska (4), Da Conceinçao (8) - Garcia, Cañellas (3), Dobrznszka, De las Heras (1), Ambros (1)

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores