Bera Bera

Select your language

Bihar asteazkena, otsailak 6, Akaba Bera Berak Bidebietako kiroldegian Puertodulce Roquetas (Almeria) taldeari aurre egingo dio arratsaldeko 19:00etan, Superliga ABF-ko hamaseigarren jardunaldiko dagokionaren partidaren aurrerapenean. Funtsezko partida bigarren itzuliko hirugarren jardunaldi honetan. Bere etxean 27na geratu zen oso parekatutako norgehiagokan. Une hauetan Roquetas seigarrena kokatua dago hemezortzi puntura berdinduta Akaba Bera Berarekin. Akabak jokatzen diren bi puntuak lortuz gero bostgarrena geratuko litzateke bakarturik sailkapenean eta goleberagea bere alde edukita Roquetas eskubaloi taldeak oso talde berria da goi mailan baino bere joku onari esker garaitzeko oso talde zaila bihurtu da. Defentsa gogorra eta ondo kokatua praktikatzen du erasoaldi azkarrekin batera. Ondo orekatutako jokalariz osatuta ditu bere lerro guztiak, hainbat internazionalak izanik bertan. Denen artean, Ana Paula Rodrigues hogei urteko brasildarra eta erdilaria nabarmentzen delarik, une hauetan hamabigarrena ligako goleatzailearen zerrendan. Jokalari oso trebea eta bere akzio guztiei abiadura handia ematen diona, batez ere arriskutsua bat baten aukako ekintzetan. Plantila osatzen duten lehenengo lerroko beste onarrizko jokalariak hauek dira, Isabel Bastero eskubi egaleko galiziarra, defentsako eginkizunetan bereizten dena eta Aline Da Conciençao handia eta Edyta Dobrinska poloniarra. Gero ere, beste lerroetan jokalari garrantzitsuekin osatzen dute, hauen artean, Jaqueline Oliveira atezaina eta 1,90metroko altuera duen pibote kroaziarra, Tihana Saric, taldeak oso ongi dakiena etekinak ateratzen jokalari honen altuerari, sei metroko lerroan jarrita, baloiak jasotzeko erraztasunak defentsari nahiko arazoak sortzen diona. Beraz, oso partida zaila Akaba Bera Berarentzat europako norgehiagokan parte hartu baino lehen, intentsitate handiarekin jokatu beharko du bi puntuak eskuratu ahal izateko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores