Bera Bera

Select your language

Bi taldeen arteko lehiaketa partidaren lehenengo uneetatik erabaki zen Akaba Bera Beraren alde. Lehenengo laurdenerako Akabak 3-12 partzialarekin aurreratu zen, donostiarrak kantxan bere nagusitasuna erakutsiz. Defentsa sei metroko lerroan kokatuta aurkarien erasoaldiak oso ondo menperatu zituen, elx-tar taldeari behin eta berriz bere bi jokalari garrantzitsuenei jokaldiak oztopatzen. Erasoan, berriz, Akabak baloirik gabe leku libreetara jokua erabiliz eta erasoaldi luzeak eginez partida hasieratik erabat bere alde jarri zuen. Gauzak honela, nabarmendu behar da talde osoaren lana bai atezainarena bai defentsarena. Denen arteko lan elkartua partida aurrera atera zen eta bi puntu garrantzitsu eskuratu bostgarren postuan finkatu ahal izateko. Orain, datorren asteazkenean, otsailak 6 arratsaldeko 19:00etan beste erronka bat gainditu beharko da Bidebieta Kiroldegian. BM Roquetas (Almería) taldearen aurka egin beharko du, hau da, Akaba Bera Beraren hurbilen duen taldea. Sailkapenean biak puntu berdinekin daudenez partida hau funtsezkoa izan daiteke Akabarentzat. ELCHE-MUSTANG Cámara (atezaina); Tur (5), Andersen (1), Nedelcu (1), Cabeza, Vicente, Haro -hasierako zazpikoa- Ortiz (o.a.), Gómez (3), Andreassen, Martínez (1), Rosique (3), Fernández (2) eta Anton (1). AKABA-BERA BERA Johanna Bouberet (atezaina); Patricia Pinedo (2), Tati Garmendia (3) , Esme López (5), Raphaelle Tervel (3), Zulai Agirre (4), Matxalen Ziarsolo (6) -hasierako zazpikoa-Patricia Aisa (o.a.), Eider Rubio, Ana Petrinja (1), Verónica Valverde (2), Montse Puche, Natasa Krinc eta Yolanda San Román. markagailua 5 minuturo: 1-3, 2-7, 3-9, 3-12, 6-14, 8-15 (atsedena); 10-17, 12-18, 14-21, 14-23, 15-25 eta 17-28 (amaiera). Epaileak: Garcia eta Marin (Catalunya).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores