Bera Bera

Select your language

Osteguna gauean Akaba Bera Berak autobusera igoko da gaua osoa bidaiatzeko prest otsailaren 2an, larunbata, arratsaldeko 19:30etan BM Elche Mustang-en aurkako partida jokatzeko. Mailara igo berria dira, baina ez arrotzak goi maila honetan, orain dela bi denboraldi bertan egon baitziren ere. Alacantiarrak bi puntuak irabazteko beharra dute, ez badute goi mailan bere parte-hartzea arriskuan jarri nahi hurrengo denboraldirako. Une honetan zortzi punturekin, sailkepeneko hamabigarrenak kokatuak daude, jeitsierako postu batetik bakarrik. Susan Andersen danimarkarra eta Cristina Cabeza madrildarra dira taldearen pisua eramaten dutenak eta gure defentsa adi egon beharko dutenekin. Donostian jokatu zen BM Elche Mustang-en aurkako lehenengo itzuliko norgehiagokan, Akabak ez zuen inongo zailtasunik irabazteko, atsedenaldira erabateko 16-7 emaitzarekin iritsi ondoren, bukaeran 33-24ko diferentzia zabala lortu zuen donostiar taldeak. Hala ere, azkeneko buruz burukoan emaitza ona lortu izanak ez du esan nahi Akaba Bera Berak gehiegizko konfidantzan eroriko denik. Kasualitatea berriz errepikatzen da. BM Elcheko 05-06 denboraldiko aurkako partida oraingo antzeko egoera errepikatzen da, hau da, europako kanporaketaren aurretik eta bostgarren tokia jokuan zegoela 22na geratu zen beren zelaian, orduan, sailkapenerako puntu garrantzitsu bat galdu zelarik. Dena den, norgehiagoka garrantzitsua izango da Akaba Bera Berarentzat bi puntuak lortzeko eta zuloa ireki hurbileko jarraitzailearekin, BM Roquetas (Almería), datorren otsailaren 6an aurrez aurre hartu beharko dugun taldea.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores