Bera Bera

Select your language

Hasi den urte berri honetan, Errenteriako Ereintza Elkarteak bere 50. urteurrena betetzen du eta ospakizunen barruan Akaba Bera Bera eta S.D. Itxakoren arteko lagunarteko partida jokatuko da. Ekitaldi honetan, emakumezkoen eskubaloiari omenaldia egingo zaio eta bereziki Ereintzan eskubaloian hasitako lehen emakumeen. Lehen talde hauetan Akaba Bera Berako egungo teknikariak bertan eman zituzten lehenengo urratsak, beraz, ospakizun hunkigarria izango da baita ere Reyes Carrere, Ana Carrere eta Amaia Ramirezentzat. Partida bihar ostirala arratsaldeko 19:30etan Errenteriako kiroldegian izango da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores