Bera Bera

Select your language

Partida zaila eta gogorra larunbata honetan, abenduak 29, arratsaldeko 19:00etan Bidebietan Akaba Bera Berak edukiko duena egungo ABF Superligako liderraren aurka, Alacanteko Orsan Elda. Alacantiarrak partidarik galdu gabe datoz Donostiara, nahiz eta historikoki Bidebietan erraz eduki ez izan, iaz diferentzia gutxiagatik irabazi baizuten 26-27. Aurten, oso joku ona erakusten ari dira defentsan nahiz erasoan, oso talde orekatua baidaukate lerro guztietan. Nabarmentzekoa da bere lehenengo lerroko jokalariek duten kanpo jaurtiketarako gaitasun handia, non, Fraile gipuzkoarra, Tivadar eta Soit errumaniarrak eta Martynenko ukraniarra adierazgarrienak dira. Hala ere, ezin dugu ahaztu bigarren lerroko beste taldekideak, hauen artean piboteak Diana Box alacantiarra eta Begoña Fernandez galiziarra gaur egun ligako pibote onenak. Eta hau guztia gutxi balitz, atean Aitziber Elejaga Basauritarra topatzen dugu, internazionala eta maila handiko atezaina. Beraz, partida interesgarria eta goi mailakoa gozatu ahal izango dena larunbata honetan Bidebietako kiroldegian. Akabak bi puntuak borrokatzeko prest zelairatuko da ligako talderik onenaren aurka. Zalantza handiena Rafhaelle Tervelen parte hartzearena izango da, aurreko larunbatean eta kolpe handi bat jaso ondoren, sudurra hautsi zioten bukatzeko minutu gutxi falta zela Itxakoren aurkako partidan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores