Bera Bera

Select your language

Bihar asteartea, eguerdiko 12:00etan, Vienan egingo da hurrengo kanporaketarako zozketa non Akabaren final zortzirenetako aurkaria ezagutu da. Suertatu diezaizkiokeen taldeak hauek dira: Txapeldunen ligatik kanporatzen diren lau talde, Errumaniako Rumentul Brasov eta Jolidon Cluj-Napoca, Norvegiako Gjerpum Handball eta azkenik, Leipzig talde alemaniarra. Beraz, oso zaila dago kanporaketa honetan talde samur bat tokatzeko. Hala ere, aurrez, guztien artetik erosoenak Jolidon Cluj-Napoca eta Gjerpum Handball izan daitezke. Talde errumaniarra 6garren dago kokatua bere herrialdeko ligan eta ez du atzerritarrarik, non, Mihaela Senocico zentrala eta internazionala golegile bezala nabarmentzen da. Fase honetara iritsi da Dornbirun Schoren talde austriarra oso erraz kanporatu ondoren. Norvegiarra, berriz, 5garrena dago kokatua bere ligan eta errumaniarra bezala, oso erraz Kavadarci talde Mazedoniarra gainditu ondoren final zortzirenetarako sailkatu da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores