Bera Bera

Select your language

Ostiralean eta igandean jokatutako Europako Errekopako Txapelketaren kanporaketa, Akaba Bera Berak erraz gainditu zuen. Errenterian jokatutako joaneko partida 29-23 irabazi ondoren eta suitzarren taldearen maila ikusita, kanporaketa etxean geratuko zela ikusi zen. Donostiako itzulerako partida lehenengo zatitik Akabak aurrea hartu zuen eta atsedenaldira 12 eta 18 aldearekin iritsi ondoren, bigarren zatian Akaba Bera Bera bakarrik ikusi zen Bidebietako kiroldegian. Beraz, final zortzirenetara iritsi da beste behin. Bihar asteartea, eguerdiko hamabietan Vienan egingo den zozketari itxaron beharko dugu jakiteko hurrengo kanporaketako aurkaria. Orain askoz zailagoa izango da, zozketan besteak beste, talde hauek topatuko ditugulako: Leipzig (alemania) Akaba kanporatu zuen 04-05 denboraldian EHFko final zortzirenetan, nahiz eta donostiarrak etxean 37-34 irabazi, alemanian, 26-33 galdu zen; Le Havre (Frantzia) Darly Zoqby Akabako atezain ohia jokatzen duen taldea; Rumentul Brasov (errumania) errumaniako liga indartsuan bigarren zailkatuta dagoena; Vejen (danimarka) edo Mostar (bosnia) Astrakhan taldea kanporatu duena, iaz Akaba kanporatu zuena Errekopako final zortzirenetan. Oso lan zaila hurrengo kanporaketarako espero zaiona Akabari

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores