Bera Bera

Select your language

Datorren ostiralean, azaroak 9, arratsaldeko 19:30etan Errenteriako kiroldegian jokatuko da Europako Errekopako final hamaseirenako kanporaketaren joaneko partida. Itzulerakoa, berriz, igandean, azaroaren 11n eguerdiko 12:00etan Bidebietako kiroldegian. Iazko norbere herrialdeko Kopako txapeldunen artean parte-hartzen den konpetizioa da. Oraingo honetan, AKABA BERA BERAk (Donostia) Suitzako ST OTMAR ST GALLEN taldea edukiko du aurkari. Bi partidetako epaileak Roberto Scola eta Tal Alperan italiarrak izango dira. Iaz, Akaba Bera Berak ere Europako Errekopako kanporaketako bi partidak etxean jokatu zituen, joanekoa Errenterian eta itzulerakoa Bidebietan. Orduan ere, finaleko hamasegarrenak izan ziren, eta kasualitatez Suitzako beste talde baten aurka LC BRÜLH, St Gallen herrikoa baita ere. Bi talde baitaude herri honetan, biak Suitzako goi mailako txapelketako onenak. Bera Beraren eta Ereintzaren helburua emakumezkoen eskubaloia sustatzea denez, asmo zehatz honekin, berriz ere, beste Europako Errekopako kanporaketa bat jokatzea erabaki du Akaba Bera Berak Errenterian. Herri honek historikoki eskubaloiarekiko zaletasun handia izan du. Betidanik goi mailako jokalariak eta entrenatzaileak eman duen herria dugu, bai emakumezkoetan zein gizonezkoetan, besteak beste, Altube, Uria, Villarreal, Belaustegi, Arzelus, Calleja, Carrere ahizpak, Ugartemendia, Ramirez, eta abar luze bat. Adibide gisa Akaba Bera Berako hiru teknikariak eta Eider Rubio jokalaria, Ereintza eskubaloi taldeko arrobikoak dira. Beraz, laster jokatuko den internazional mailako partida, iaz bezain interesgarria izatea espero dugu Errenteriako zaletu guztientzat. St Gallen hiria, 70.000 biztanlekin, Suitzako iparraldean kokatua dago eta alemana bere hizkuntza ofiziala da. 2006an Gizonezkoen Europako Eskubaloi txapelketako egoitza izan zen, beraz, eskubaloiarekiko zaletasun handia den hiria esan daiteke. 96-97 denboraldian, Akaba Bera Berak (orduan Corteblanco Bidebieta) final zortzirenak jokatu zituen talde honen aurka Europako Errekopan, donostiako klubak lehen aldiz izan zelarik final laurdenetara pasa zela konpetizio honetan, suitzar taldea kanporatu ondoren 17-23 eta 22-16 emaitzekin. ST OTMAR ST GALLEN taldea bigarren postuan dago bere herrialdeko liga txapelketan, lehenengo LC BRÜLH delarik. Hamabi urte jarraian darama Europako Txapelketetan murgilduta eta bitan iritsi da final zortzireneraino 96-97 eta 97-98 denboraldietan. Europako Errekopako txapelketa jokatu zuen azkeneko aldiz 01-02 denboraldian izan zen eta final hamaseigarrenera iritsi zen. Orduz geroztik EHF jokatu izan du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores