Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berak hiru partida jokatu beharko ditu zazpi egunetan. Lehenengoa, asteazken honetan arratsaldeko 19:00etan Bidebieta kiroldegian Cleba Leon-en aurka, Superliga ABFri dagokion bederatzigarren jardunaldian. Europako txapelketako kanporaketari aurre egin baino lehen, lan zailari heldu behar dio, bi puntuak ezin dute ihes egin eta. Iazko denboraldiko ABF Kopako irabazleak zazpigarrenak kokatuta daude liga txapelketan, Akabarekin puntutan berdinduta. Bere emaitzak nahiko gora-beheretsuak izan dira, puntuak galdu baitituzte igo berria den Promociones Paraisoren aurka eta azkenenko jardunaldian lau goleko aldearekin besterik ez dute irabazi Farho Gijon-en aurka. Aurten bi alboko brasildarren bajak dituzte iaz hain errendimendu ona eduki zutenak, Araujo eta Facinello, Lizarrako Itxakora joan baitira. Bestalde,Elda Prestigiotik etorri den Soraya Garcia ezker alboko jokalari leondarra eta internazionala berreskuratzea lortu dute. Azken batean, partida zaila bi taldeak puntuen beharrean baitdaude. Ostiralean, azaroak 9 Errenteriako Kiroldegian arratsaldeko 19:30etan, eta azaroaren 11n, igandea, Bidebieta kiroldegian eguerdiko 12:00etan, jokatuko dira Europako Errokopako hamaseigarrenaren kanporaketa St Otmar St Gallen suitzarren aurka. Bigarren kokatuak daude liga txapelketan LC Brülh-en atzetik sei irabazita eta beste bi galduz. Badirudi talde honen ezker alboko jaurtitzailea Monika Simova eta Frikart zentrala taldearen garrantzitsuenak direla.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores