Bera Bera

Select your language

Bihar urriak 30, asteartea, BM Saguntoren europako txapelketako konpromisoak direla eta, Akaba Bera Berak valentziar lurraldetan jokatuko du aurreratutako jardunaldian arratsaldeko 19:00tan. Akabak, europako bi partidak etxean jokatzen dituenez, azaroaren 9an eta 11n, larunbata honetan atsedena du. Beste jardunaldi zaila eta konplikatua daukana Akaba Bera Berak estatuko historiako talde onenaren aurrean, BM Sagunto. Cristina Mayok zuzendutakoak eskarmendu handiko jokalariak dira, ez bakarrik estatu mailan internazional esparruan ere, baizik. Figuraz osatutako taldea Cementos La Unionekin lidergoa konpartitzen du. Bere hasierako zazpikoa luxuzkoa da, non, guztiak nor bere herrialdearekin internazionalak dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Macarena Aguilar erdilari gaztea, eskubi alboko Barbosa portugaldarra, atezainak Lopez eta Beck norvegiarra, piboteak Veronica Cuadrado eta Maren Villabo norvegiarra eta izen berriak, Isabel Ortuño eskubi alboko ezkertiarra eta Danilovic ezker alboko alemanian nazionalizatutako serbiarra. Oso talde peto-petoa eta garaiera handikoa. Joku azakarra egiten dute eta bederatzi metroetatik golak sartzeko gaitasun handia dutenez, defentsari alboko zonaldetan sakontasunez jokatzera behartzen dute, beraz, Akabako jokalariei defentsako lanetan laguntza handiak egitera eskatuko die eta aldi berean, piboteei arreta galdu gabe oso garaiak baitira. Baina, baita egaleko jokalariak, golegile onak direnez, ezin dira ahaztu ere.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores