Bera Bera

Select your language

Partida oso parekatua eta intentsitate handikoa bizi zana Bidebietako kiroldegian larunbata honetan, azken minutuetan berdinketa bat lortuz. Hasieratik ikusi ahal izan zen Mar Alicantek orain arte lortutako emaitzak ez datozela bat duen talde kalitatearekin. Lehenengo lerroa oso arriskutsua kanpo jaurtiketa onarekin eta bigarren lerroa ondo erantzuten albokoek egiten zituzten fijazioei. Akaba Bera Berak bere aldetik, hasieran defentsako eginkizunetan akatsak eduki izan arren, markagailua menperatzen joan zen lehenengo zatian, hamabostna bukatzeko. Bigarren zatian, berriz, etengabeko baloi galtzeak eta atezainaren aurrean golean bukatzeko trebetasun faltagatik, kanpoko taldeak ondo baino hobeto etekinak atera zituen etxekoen hutsegitei. Aldiz, azkeneko hamar minutuetan eta defentsa oso sakonari ezker, baloi asko berreskuratu ziren, nahiz eta gero denak golean bukatu ez, partidari buelta eman zen berdinketa lortu arte. Esme Lopez belaunean hartu zuen min larria nabarmendu behar da. Aste honetan zehar lesioaren larritasuna ezagutuko da. Oraingoz, 6 Nazioko Torneoko parte – hartzea bertan behera utzi behar izan du eta Frantzian jokatuko den datorren Munduko Txapelketan oso zalantzan dago. Gorabeherak: Fruta banatu zen partidako ikusleei “Osasuna eta Kirola”atal honek hasitako sentsibilizazio kanpainaren barruan eta denboralidiaren zehar mantenduko dena. Bestalde, eskubaloiko gazte taldeak Zarautz A kontra jokatu zuten ostiralean. Emaitzak ez dira onak izan, biak galdu baitzuten: Kadeteak 16-21 eta jubenilak 12-32. Lan gogorra egiten jarraitu eta hurrengorako hobetuko duzue. Animo neskak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores