Bera Bera

Select your language

St Otmar St Gallen Kluba, Akaba Bera Bera taldearen hurrengo arerioa Europako Errekopan, esperientzia handikoa da europar lehiaketetan, bere 11 partaidetzak horren froga direlarik. Lorpen handienak Europako Errekopan final zortzirenetara heltzearekin izan ditu, 96/97 eta 97/98 denboraldietan hain zuzen.  Lehiaketan izandako azken agerpena orain dela bi denboraldi eman zen, 05/06-ean, bigarren errondan kanporatu zuelarik Haukar islandiar taldeak, 45/70 emaitza orokorrarekin. Azken bi partida hauek Islandiak jokatu izanak, itxaropenak ematen digu Bera Bera taldearen proposamenak onartze aldera, alegia, bi partidak Donostian jokatzearena.             St Otmar St Gallen taldea, jokatutako bost partidetatik lau irabazi ondoren, bigarren dago suizako ligan zortzi punturekin. LC Brülh taldearen atzean kokatzen da, talde ezaguna Akaba-rentzat, arerio izan baitzuen iazko lehiaketaren hamaseirenetan. Bi ekipo suitzarren arteko ligako azken enkontruan, irailaren 29an emandakoa, LC Brüll justu-justu, 22-23, gailendu zitzaion St Gallen-i.             Akaba Bera Bera-ren hurrengo arerioaren jokalari aipagarrienen artean ditugu Monika Simova, ezker hegalekoa eta jaurtitzaile arriskutsua, Josipa Bundovic pibotea eta Elena Frikart zentrala.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores