Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berak ez zuen eduki arazo handirik partida bere alde erabakitzeko eta bi puntuak etxera ekartzeko. 5:1 eta 6:0 defentsa sistemak konbinatuz, laguntzak eta baskulazio onak eginez, etxeko taldeak arazo handiak eduki zituen Johana Bouveretek babestutako atera iristeko, %50eko efektibitatea eduki zuelarik. Honek, baloi asko berreskuratzeko aukera eman zuen eta kontraerasoko jokoa egin. Eraso posizionalean, nahiz eta ekintzak ez oso sakonak izan, Akabako jokalariek sartzeko lekuak erraz lortu zituzten. Orain, talde osoaren ardura Europako Txapelketako 1/16 kanporaketako aurkaria ezagutzea da. Bihar asteartea, urriak 9, eguerdian egingo da Europako Errekopako zozketa Europako Federazioko egoitzan. Farho Gijón: Álvarez, Sakada (1), Lozano (4), Fernándes (7,2p), Pavel (5, 2p), Rald (1), Martínez (1) -hasierako taldea-, Temprano, González, Porteiro, Agelles, Pulido (2) eta Rodríguez. Akaba Bera Bera: Bouveret, Tati (6, 2p), Esme López (5), Agirre (5), Ziarsolo, Pinedo (3), Sanrromán (4) -hasierako taldea-, Aisa, Rubio, Petrinja (1), Mínguez, Krnic (1), Puche eta Valverde (2). Epaileak: Bustamante eta Paskualena (Navarra), Farhotik kaleratuak: Lozano (2, Akabaren aldetik: Pinedo (2), Agirre eta Krnic (2) Markagailua bost minuturo: 0-3, 1-4, 3-5, 3-8, 5-10, 7-13 (atsedena), 10-16, 12-17, 14-19, 17-21, 20-23 eta 21-27 (amaiera).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores