Bera Bera

Select your language

Irailaren 29an, larunbata, Akaba Bera Berak aurre egingo dio Castro Urdialeseko Promociones Paraiso taldeari, arratsaldeko 19:00tan Bidebietako kiroldegian. Goi mailara lehen aldiz igo den taldea da Promociones Paraiso, eta bere lehenengo hiru jardunaldietan emaitza onak lortu dituzte, Mar Alicanteren aurka puntu bat lortuz eta beste bi partidetan, Roquetas (24-21) eta Gijon (21-23), oso gutxigatik galduz. Beraz, nahiko ondo moldatzen ari da maila berri honetan. Aurredenboraldian Akaba Bera Berak, bestalde, eta Promociones Paraisok bitan jokatu dute lagunarteko partidetan, eta bietan, Akaba Bera Berak lehia irabazi du. Beste talde berriek bezala, egin dituen fitxaketak goi mailan eskarmendua dutenak dira, hauen artean Zsofia Pasztor eskubi alboko hungariarra (Cementos La Union Ribarrojako jokalaria ohia); Marta Fuster pibotea (Gijoneko jokalari ohia); Mariko Komatsu eskubiko hegalari japoniarra eta internazionala (Lleidako jokalari ohia); Lidya Montes ezker alboko jaurtitzailea eta Andrea Scholtz atezain hungariarra. Hala ere, jokalari garrantzitsuena Veronica Cuña zentral galiziarra da, taldearen oinarria da eta bere mugimendu azkarrei esker, nahiz erasoan nahiz kontraerasoan, taldeko jokalari arriskutsuena bihurtzen da

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores