Bera Bera

Select your language

Larunbata honetan, irailak 22, Akaba Bera Berak ligako hirugarren partidari aurre egingo dio Puertodulce Roquetasen aurka. Partida arratsaldeko 19:00tan izango da Roquetaseko (Almeria) Infanta Cristina kiroldegian. Taldea osteguna gauean aterako autobusean bertara ostiral eguerdirako iristeko, hamalau orduko bidaiaren ostean nahiko errekuperazio orduak edukitzeko. Roquetas eskubaloi taldeak bere hirugarren denboraldia du ABF Surperligan, iazko denboraldian errebelazio taldea izan zelarik Erreginaren Koparako sailkatu baizen bere bigarren denboraldian goi mailan. Talde gaztea maila honetan, baino bere joku kalitate onari esker, irabazteko zaila den taldea bihurtu da. Ondo orekatutako jokalariz osatuta du bere lerro guztiak, hainbat internazionalak izanik bertan, non, lehenengo lerroan Edyta Dobrzynska poloniarra (ezker albokoa), Aline Da Conceiçao brasildarra (ezker albokoa) oso jokalari handia eta indartsua, eta Isabel Bastero galiziarra (eskubi albokoa) jaurtitzaileak nabarmentzen dira. Baita ere, beste jokalari garrantzitsuak ematen diote taldeari nortasuna, atezain brasildarra eta internazionala Jaqueline Oliveira eta Kroaziako internazionala Tihana Saric pibotea (Astroc-eko eta Cementos-eko jokalari ohia),honek, izugarrizko garaiera izanik 1,92, oso arriskutsua da 6 metroko lerroan baloi asko jasotzen baititu, arazo nahikoak sortzen defentsari. Hortaz, oso partida zaila Akaba Bera Berarentzat, intentsitate handiarekin jokatzera behartuta egongo da bi puntuak etxeratzeko. LIBE ALTUNA Atzoko entrenamenduan Libe Altunak lesionatuta zuen belaunean min hartu zuen, datozen egunetan jakingo da lesioaren garrantzia, orain zer edo zer handituta dauka eta ezin da garbi jakin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores